Kultura

Munchen artelanak berreskuratzeko erreskate eskaerarik ez du jaso Norvegiako Poliziak

Edvard Munch artista norvegiarraren bi margolan ezagunenak ebatsi zituzten atzo Osloko Munch Museotik: 'Garraisia' eta 'Madonna'. Adituen iritziz, pintura biak "ezagunegiak" dira artearen merkatuan saldu ahal izateko, eta, beraz, lapurren helburua margolanen truke dirua eskatzea izan litekeela uste dute. Nolanahi ere, Norvegiako Poliziak ez du oraingoz erreskate eskaeren berririk izan.

2004ko abuztuaren 23a
11:32
Entzun
Osloko Munchen Museoan zeuden 'Garraisia' eta 'Madonna' artelanak, hots, artista norvegiarraren esanguratsu eta ezagunenetakoak.

Atzo arratsean, hiru pertsona sartu ziren museora, artean jende dezente zebilela, eta zaintzaileak pistolekin mehatxatu ondoren magolan biak ostu zituzten.

Gainera, gaur jakinda pintura horiek ez zeudela lapurreten kontra aseguratuta.

Munchen Museoa itxita dago gaur lapurretak direla eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.