Bilboko Txotxongiloen Jaialdiak nazioarteari ateak ireki dizkio aurten, Herrixka globala — Munduko txotxongiloak izenburupean. Korea, Japonia, Kuba, Suitza, Kolonbia, Espainia, Mexiko, Iran eta Greziako artistak izango dira Bilbon azaroaren 18tik 27ra, baita Euskal Herrikoak ere. Guztien artean, 25 emanaldi eskainiko dituzte Campos antzokian. Horietako batzuk, gainera, lehen aldiz ikusi ahal izango dira Euskal Herrian.
Kukubiltxo eta Laenanaranja taldeek euskarazko bi saio emango dituzte jaialdian. Kukubiltxok Leihotik mundura ikuskizuna eskainiko du azaroaren 23an, 11:00etan eta 19:00etan. Lau urtetik gorakoentzat prestatutako saioa da. Laenanaranja taldeak, berriz, MA, taupadak emanaldia eramango du Bilbora; azaroaren 25ean izango da, 10:00etan eta 11:30ean.
Mundu osoko txotxongiloak bilduko ditu Bilboko jaialdiak
Euskal Herriko nahiz atzerriko 16 konpainiak 25 saio emango dituzte guztira, azaroaren 18tik 27ra bitarte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu