Donostiako Zinemaldia

Muñoz: "Tortura eszenak grabatzea oso gogorra izan zen"

Ane Muñoz zinemagilea 'Zurriolako butaka' saioan izan da. 'Script' moduan lan egin du 'Lasa eta Zabala', 'Loreak' eta 'Negociador' filmetan. [berriatb]http://www.berria.eus/berriatb/2201/[/berriatb]

'Zurriolako butaka' gaurko saioa. URTZI URKIZU
urtzi urkizu
2014ko irailaren 26a
14:01
Entzun

'Lasa eta Zabala' filmaren grabaketak "oso gogorrak" izan zirela nabarmendu du Ane Muñozek. "Baina filmaren emaitza ikusi dut, eta gustatu zait". Ahaleginaren fruituarekin "gustura" gelditu da.

'Loreak' filmari buruz esan du grabatutako eszena asko ez dituztela zuzendariek lanean sartu. "Baina ez dira beharrezkoak. Filma dagoen bezala oso ondo dago". Lan egiteko orduan Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zinemagileek duten "dotorezia" nabarmendu du.

'Negociador' Borja Kobeagaren lanean ere aritu da Muñoz. "Komedia txiki bat da, ez da handinahia. Umore berezia du. Ez du zerikusirik 'Vaya semanita'-rekin".

Saio berean Amaia Remirez 'I am Haiti' dokumentaleko gidoilari eta ekoizlea elkarrizketatu dute. "Film abertzalea atera zaigu, Haitiren aldekoa", adierazi du. Atzo estreinatu zuten Zinemira sailean, eta harrera beroa izan zuen. "Haitin egondako pertsona batzuek esan digute oso ondo islatuta dagoela Haitiko errealitatea". Areto komertzialetan baino gehiago dokumentala zirkuitu alternatiboetan mugituko dela iragarri du Remirezek.

'Zurriolako butaka'-n filmak komentatzen izan dira, halaber, Xabier Mendiguren Elizegi (Sustatu.eus), Igor Susaeta (BERRIA) eta Gorka Bereziartua (Argia).

Bihar 'Zurriolako butaka' saioko gonbidatuak Aitor Arregi, Nagore Aranburu eta Koldo Almandoz izango dira.

Nahiz Zinemaldia bihar amaituko den, igandean ere saioa egingo dute BERRIAk, Hamaikak eta Irutxuloko Hitza-k. Saritutako filmak komentatuko dituzte. BERRIAren webgunean 17:00etatik aurrera ikusi ahalko da saioa. Hamaikan, berriz, 21:00etan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.