Krisiak eraginda, aurrekontua %15 murriztuta dator aurten Zinegoak Bilboko gay-lesbo-trans nazioarteko 9. zinema eta arte eszenikoen jaialdia. 70.000 euroko aurrekontua izango du. Egun kopurua ere jaitsi egin dute: bederatzitik zazpira.
Bi zati izango ditu jaialdiak: otsailaren 6tik 12ra artean Bilbon izango da —hainbat aretotan—, eta otsailaren 13tik 24ra Donostia, Durango, Errenteria, Galdakao, Getxo, Leioa, Sestao eta Sopelan. Hegoak elkarte antolatzaileak bono eta ekitaldietako prezioak jaitsi egin ditu.
Zuzendari aldaketa izango da beste aldaketa bat: Roberto Castonen lekua Pau Guillenek hartu du. Caston izan da aurreko zortzi edizioetako zuzendaria. Guillen Herrialde Katalanetakoa da, baina Bilbon bizi da.
Ohorezko saria Agusti Villaronga zinema zuzendariari emango diote.