Gero eta ozenago entzuten da haurrak kalera ateratzeko aldarria. Hilabete da konfinamendua ezarri zutela eta hegoaldean haurrek debekatua dute kalera ateratzea. Hainbat eragilek egin dute bat aldarri horrekin eta arratsaldero lapiko jotzea antolatu dute haurrak «Europako edozein herrialdetan bezala atera daitezen» eskatzeko.
Mursego artista izan da aldarri horrekin bat egin duen azkena eta abesti bat kaleratu du hori eskatuz.
[Youtube]https://youtu.be/2XK09vQGKoc[/Youtube]
Maialen Lujanbio bertsolariak ere bat egin du haurrei kalera ateratzen uzteko eskaerarekin, eta, hain zuzen ere, Akerra ikusi dugu kantu ezagunaren letra moldatu du helburu horrekin.