Orain arte isilpean gorde dute, baina publiko egin dute jada: Muse talde britainiarrak joko du Bilbok hartuko duen MTV World Stage kontzertuan. Emanaldia azaroaren 3an izango da, MTVren Europako musika sarien banaketaren bezperan. Ez da Musek Bilbon jotzen duen lehenengo aldia izango, taldea BBK Live jaialdiko kartelburu izan baitzen 2015ean.
Musek lehenengoz joko ditu zuzenean Simulation Theory disko berriko kantak. Lana ez du argitaratu oraindik; azaroaren 9an merkaturatuko du.
Jaialdian hainbat taldek eskainiko dute kontzertua. Horien artean, Crystal Fighters-ek.
Bizkaitarrek lehentasuna izango dute jaialdirako sarrerak eskuratzeko. Urriaren 8ko eguerdira arte, bizkaitarrek soilik erosi ahalko dituzte sarrerak, 5 eurotan (kudaketa gastuak barne).