MUSIKA. Argitaratu berriak

ANDONI TOLOSA, JOSEBA MARTIN, ARKAITZ VILLAR
2010eko urriaren 7a
00:00
Entzun
KILA

'SOISIN'

KILA RECORDS

Irlandarren hamalaugarren diskoak harritu ditzake taldearen jardun indartsu eta energiaz betetakora ohituta daudenak. Ez dituzte topatuko Ronan O Snodaigh-en ahotsa, ezta bodhram instrumentua ere -taldearen bi ezaugarri nagusietakoak-. Disko instrumentala da, eta horrelako irish airedun diskoetan topiko bihurtu diren lekuetatik hurbil dabiltza. Hala ere, taldeak lan erakargarria egin du, badelako freskotasunez betetako pieza pare bat, Katy's Tune eta St. Germain. Gozo-gozo entzuten da, baina ez eskatu askoz gehiago.ANDONI TOLOSA

LOBI TRAORE

'RAINY SEASON BLUES'

GLITTERHOUSE

Lobi Traorek maketa moduan grabatu zuen disko hau iaz Bamakon. Tamalez ekainean zendu zen, eta hilondoko disko honetan orduko hamar kanturik adierazgarrienak agertzen dira. Proiektu horren atzean, Chris Eckman dugu (The Walkabouts, Chris & Carla); bera da grabaketaren arduraduna, eta berak erabaki zuen kantari horren blues afrikarra primerakoa zela ahotsaz eta gitarra akustiko bakar batez. Lobi baino ez dago, bambara hizkuntzaz beti, basamortuko aireaz. Gogor samar gerta daiteke disko osoaren entzunaldia. JOSEBA MARTIN

MARK RONSON & THE BUSINESS INTL.

'RECORD COLLECTION'

COLUMBIA RECORDS

Amy Winehouse-ren Back to Black diskoaren arrakastaren erantzule da Mark Ronson. Momentuko ekoizle izendatu dute askok, eta hala da niretzat ere. Rap, R&B, disco musika du, baina batez ere soinu modernoa dago disko horretan, eta Bang, Bang, Bang singlearen ildo bera daukate The Bike Songeta Lose It (in the end) kantu borobilek. Mark Ronsonek bere garaian Phil Spector-ek musikaren industriarentzat egindako ekarpena egiten du gaur egun. Ea ez duen berdin amaitzen. ARKAITZ VILLAR
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.