MUSIKA. Asteko kontzertuak

2010eko azaroaren 4a
00:00
Entzun
CENTRO-MATIC

LUGARITZ K. E. (DONOSTIA), GAUR, 20:00ETAN; COTTON CLUB (BILBO). BIHAR, 20:30EAN. 15 EURO.

Texasen (AEB)sortutako taldea da, 1996an. Will Johnson da burua, eta No Depression aldizkariak 90eko hamarkadako artistarik onena izendatu zuen. Country, folk eta rocketik hartzen duen musika tentsua eta sustraiduna egiten dute. Gaur 20:00etan Civil Love taldearekin batera ariko da Centro-Matic, eta datorren astean Plateruenean ikusteko aukera izango da Micah P. Hinsonekin.



GREG DULLI

AMAIA ANTZOKIA (ARRASATE). LARUNBATA. 20:00ETAN.

Aurreneko aldiz ari da bakarlari lanetan Greg Dulli. Afghan Whigs taldeko kantari ohiak The Gutter Twins proiektua osatzen du Mark Laneganekin, eta horrez gain prest du The Twilight Singersen lan berria, hurrengo urtean argitaratzeko. Beste bi lagun izango ditu aldamenean Arrasateko emanaldian: Dave Rosser eta Rick Nelson. Bere ibilbideko kantuak emango ditu Dullik, rock-and-roll eta soularen artekoak.



THE CHARLATANS+ HOLA A TODO EL MUNDO

SANTANA 27 ARETOA (BILBO).BIHAR, 21:00ETAN. 12-15 EURO.

The Charlatans Manchesterren sortu zen, 1989an, eta madchester mugimenduaren ikurretako bat izan zen, Stone Roses eta Happy Mondaysekin. 1990eko hamarkadan oihartzuna lortu zuen Indian Rope singleari esker, eta Up to Our Hips diskoarekin Erresuma Batuko arrakasta zerrendetara heldu zen. Geroago Blur eta Oasisen itzalpean geratu zen. Azken hamar urteetan diskoak egiten jarraitu du, azkena Who We Touch kaleratu berria.



THE MIGHTY DIAMONDS+ LINVAL THOMPSON

JIMMY JAZZ ARETOA (GASTEIZ). IGANDEA, 20:30ETAN. 18-22 EURO.

Reggae musikako bi izen mitiko. The Mighty Diamonds taldea aski ezaguna da, 40 urte baitaramatza mundu osoko agertokietan. Linval Thompson abeslaria ez da hain ezaguna, baina reggaearen klasiko handibat da. 80ko hamarkadanerretiratu zen, baina, zaleek eskatuta, itzuli egin da emanaldietara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.