Kantatzen duenarentzat, mina sendatzeko bide izan daiteke musika. Koronabirusak Euskal Herria jo duen garaiotan ere, musikak ez du etenik eta norbanako, talde eta abesbatzek doinu bidez zabaldu dute esperantza.
Atarrabiako (Nafarroa) Paz de Ziganda Helduen Abesbatzak ere jarri du bere alea. Inguruan gaixotasunak kalte egindako lagunak musika bidez animatzeko eta okerren pasatzen ari direnei elkartasuna adierazteko, Itoiz taldearen Lau teilatu kantaren bertsio bat egin eta grabatu dute.