Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteek antolatuta, musika eskolen eginkizun pedagogikoa eta erakunde horien kudeaketa aztertuko dute zenbait adituk, Bilboko Euskalduna jauregian, bihartik larunbatera. Biltzarrak eztabaidarako hiru gai nagusi izango ditu. Musika eskolek gizartean zer eginkizun duten aztertuko dute lehenik (bihar), eta egun duten eginkizun pedagogikoaz eta kudeaketaz hitz egingo dute ondoren (etzi). Musikaren eta osasunaren loturak izango dituzte hizpide biltzarraren azken egunean (etzidamu). Besteak beste, Juan Mari Beltran musikaria eta Andrea Giraldez Musikaren Pedagogia irakaslea ariko dira hizlari.
MUSIKA. Bihar hasiko da, Bilbon, Musika Eskolen Biltzarra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu