Musika eta artea batuko ditu EOSek gaur eta bihar
MUSIKA. Musika pinturarekin harremanetan jarriko du Euskadiko Orkestra Sinfonikoak gaur eta bihar Donostiako Kursaalean egingo dituen kontzertuetan. Denboraldiko bigarren programa emango dute musikariek: bigarren zatian Modest Mussogrskiren Kartinki s vystavki (Koadroak erakusketa batean) emango dute, eta sarreran Eugenio Arrutiren Fuente de la Salud koadroa izango da ikusgai, San Telmo museoak utzia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu