«Musika, herri gastronomia eta izadia» parkean, bihar, Trivium Klezmerrekin

2011ko abuztuaren 26a
00:00
Entzun
«Musika, herri gastronomia eta izadia» elkartuko ditu Trivium Klezmer taldeak bihar, 14:00etan, Mugetan zikloaren barruan, Ametzagañako parkean egingo duen doako emanaldiak, Andoni Alonso Hamabostaldiko komunikazio arduradunak azaldu duenez. Manuel Franco akordeoi jotzaileak eta Jorge Ramon eta Juan Luis Royo klarinete jotzaileek osatzen dute Trivium Klezmer Aragoiko taldea (Espainia), eta klezmer musika —Europaren erdialdeko musika judua— jazzarekin, tangoarekin eta AEBetako musikarekin uztartzen dituen programa eskainiko dute, hainbat film ezagunetako musika tartekatuta —La vita è bella eta Schindler's List-ekoa besteak beste—, izenburutzat Klezmorin duen emanaldian. Klezmer musikak eragin handia izan zuen Franz Liszt eta Bela Bartok hungariar musikagileen lanetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.