Nazioartean ezagutaraztea izan da Bilbao Orkestra Sinfonikoko Juanjo Mena zuzendariarentzat erronka handietakoa kargua hartu zuenetik, eta asmo horiekbetetzen ari da. Aurten, Europako jaialdi garrantzitsuetan parte hartuz beteko du helburu hori. Errusiako San Petersburgoko jaialdian izango dira uztailean, eta Frantziako La Roque D'Anteronen, abuztuan.
San Petersburgoko Mariinski antzoki mitikoan joko dute lehen kontzertua, eta okasiorako Juan Crisostomo Arriagaren obrak, Maurice Ravelen Daphnis et Chloe eta Rodrigoren Concierto de Aranjuez prestatzen ari dira. Jaialdiko zuzendari Valery Gergievek gonbidatuta izango dira, eta kontzertua orkestra garrantzitsuekin partekatuko dute; Gergievek berak zuzentzen duen Vienako Filarmonikoarekin, Zubin Metharen Israelgo Filarmonikoarekin, Yuri Bashmetek zuzendutako Moscuko solisten ganbera orkestrarekin eta Mariisnkiko orkestrarekin. Uztailaren 10ean izango da ekitaldia.
Pianoaren Europako gune garrantzitsuenean
Frantziako La Roque D'anteron jaialdian ere egongo da Bilboko Orkestra Sinfonikoa, pianoaren Europako gune garrantzitsuenean, eta bi emanaldi eskainiko ditu. Hussein Sermet pianista bakarlari duela, Sergei Ratxmaninoven Orkestra eta pianorako kontzertua eta Gustav Mahlerren Bosgarren sinfonia joko ditu abuztuaren 10ean, eta 12an, berriz,Messiaenen Sinfonia Turangalita pianista bera dela bakarlari.
MUSIKA . La Roque D'anteronen eta San Petersburgon parte hartuko du BOSek udan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu