Hainbat lekutan izan ondoren, Bilboko Euskalduna jauregian egingo du geldialdia Xabier Leteren omenaldiak. Urriaren 8an, larunbatarekin, Leteren ibilbidea ekarriko dute gogora hainbat musikari, poeta eta bertsolarik. Ni naiz, Neguaren zai, Maiteaz galdezka, Amodio amore edo Amaitu da bidea kantuak entzungo dira, besteak beste. Ikuskizunean parte hartuko dute Mikel Urdangarin, Antton Valverde, Pier Paul Berzaitz, Jabier Muguruza, Amaia Zubiria, Anje Duhalde, Arantxa Irazusta, Petti, Alex Sardui eta Erramun Martikorena musikariek, Kirmen Uribe idazleak, eta Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariek.
Jada salgai daude sarrerak, baina aurrerago ere izango da antzeko omenaldietara joateko aukera, Urnietan, Donibane Lohizunen, Gasteizen eta Donostian. Paco Ibañez, Txomin Artola, Eñaut Elorrieta, Bernardo Atxaga eta Amets Arzallus izango dira datozen emanaldietan ariko diren sortzaileetako batzuk.
Musika, poesia eta bertsoa uztartuko ditu Leteren Bilboko omenaldiak
Urriaren 8an Petti, Amaia Zubiria, Kirmen Uribe eta Igor Elortza ariko dira Euskaldunan, besteak beste
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu