Domu Santu eguna gerturatzen den aldiro nazioarteko abesbatzen topagune bihurtzen da Tolosa (Gipuzkoa). Gaur arratsaldean hasiko da 42. ekitaldia, eta bertan 14 herrialdetatik datozen 24 taldek parte hartuko dute. Horien artean, Gasteizko Crescendo haur abesbatza, Tolosako Hodeiertz eta Ordiziako Oroith egongo dira, azken biek bat eginda.
Musika profano saileko abesbatzek zabalduko dute lehiaketa, 19:30ean, Leidor antzokian. Salt Lake Vocal Artists (AEB), University of Delaware Vocal Group (AEB), The Chamber Choir of Asia (Filipina Uharteak), Animal Vocal Ensemble (Errusia), Callirhoe (Suitza) eta Vocal Group Dyvok (Ukraina) abestuko dute lehen jardunaldian.
Bihar eta igandean musikaerlijioso, folklore eta polifonia sailetako abesbatzak igoko dira Leidor antzokiko eta Santa Klara elizako agertokietara, 11:00etan, 16:00etan eta 19:00etan hasitako saioetan. Igande gauean abesbatzetako zuzendariei harrera egingo zaie Tolosako udaletxean, eta gauerdian ezagutuko da epaimahaiaren erabakia. Hala ere, ohi denez, azaroaren 1ean egingo dute sari banaketa eta jaialdiaren amaierako ekitaldia, Leidorren. Lehiaketari azkena emateko, AEBetako Salt Lake Choral Artists Chamber Choir taldeak San Frantzisko elizan abestuko du.
Musika profano saileko taldeek irekiko dute Tolosako lehiaketa
Hamalau herrialdetako 24 abesbatzak parte hartuko dute 42. jaialdian, gaurtik astelehenera bitartean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu