Lanean elkar ezagutu zuten, aspaldi. Musikarekiko ikuspegia zabaltzen eta aurreiritzirik gabe jokatzen irakatsi dio Montoiak Rodriguezi. Beteranoenak kidearen jakin-mina eta beldurrik eza estimatzen ditu.
Xabier Montoia, idazlea eta musikaria. 70eko hamarkadaren erdialde-amaieran Ingalaterran eztanda egin zuen punk mugimenduaren eztandarekin liluratuta, Hertzainak sortu zuen Josu Zabalarekin batera, nahiz eta ez zen taldearekin disko bakar bat ere grabatzera heldu. Haren konplizea, berriz, Ibon Rodriguez; Euskal Filologia ikasketak burututakoa, Montoiaren esanetan koaderno oso bat behar da Rodriguezek egin duen guztia biltzeko.
Lanean elkar ezagutu zuten, 1999an; Iurretan (Bizkaia), EITB-ren orduko egoitza nagusian. Hango fonotekan eta korridoreetan topo egiten zutenean, musikaz mintzatzen ziren batez ere.
Bien arteko solasaldia argitaratuko du bihar BERRIAk.