Musikaren funtzioez eta historiaz hitz egiten aritu da Luis de Pablo musikaria (Bilbo, 1930) Deustuko Unibertsitatean eskaini duen hitzaldian. Musikak funtzio asko dauzkala adierazi nahi izan du. Ez daukala funtzio bakarra eta gauza ezberdinak egin daitezkeela musikarekin esan du. Madrilera joan zen bizitzera 1939an, eta bertan musikaz hitz egitea oso zaila zela azpimarratu du. Zarzuelak bakarrik zeudela bertan eta arazo sozialak ez zituela azaleratzen gaineratu du. Gaztetan Dastons-era (Alemania) joan zen, izan ere, han bere moduko gazteen musika jaialdia antolatzen zen. Han mundu guztiko gaztean biltzeaz gain, ordura arte egin izan ez zuen bezala, musikaz eztabaidatzen hasi zela gogoratu da.
Bere hizkuntza gaztelania dela esanda, musika klasikoan eragin urria izan duela hizkuntza horrek jakinarazi du, beti ere italierara jo izan delako. Jende askok aurpegiratu izan dio arauak hausti izanaz bere musikan. Bere esanetan, ez dago araurik musikan, eta gauzak beste era batera egiten ahalegindu zela dio. Haurra zenean lehenengo aldiz ikusi zuen operak asko markatu zuela jakinarazteaz gain, Frantziako filmeetako musikaren muntaiak ere berarentzat eragin nabarmena izan zuela ere badio.
Orokorrean oso gustura irten dira bera entzutera gerturatu diren 40 lagunak.
kultura
Musikaren funtzioez eta historiaz aritu da Luis de Pablo musikaria
Musikak funtzio asko dauzkala dio, eta musikaz lasai hitz egiten Alemanian hasi zela, Madrilen zarzuelak bakarrik zeudela gaineratuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu