Musikene Sinfoniettak Donostian joko du gaur

Jose Maria Sanchez Verdu musikagileak zuzenduko du ganbera orkestra, eta sei pieza interpretatuko dituzte

Erredakzioa
Donostia
2011ko abenduaren 22a
00:00
Entzun
Musikene Sinfonietta ganbera orkestrak kontzertua emango du gaur Donostian, udaletxeko areto nagusian, 19:30ean. Jose Maria Sanchez Verduk zuzenduko du taldea, eta guztira sei pieza joko dituzte: Sanchez Verdu zuzendariaren Memoria del agua, Edgard Vareseren Octandre, Salvatore Sciarrinoren Centauro Marino, Iannis Xenakisen Anaktoria eta Claude Debussyren Lindaraja eta Prélude à l' après-midi d'un faune.

Musikene Sinfonietta 19 musikarik osatzen dute, eta Euskal Herriko goi mailako musika ikastegiak orkestra ikasketen barruan sustatzen dituen taldeetako bat da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.