Senideek jakinarazi dutenez, Nadine Gordimer hil da, Johannesburgeko etxean (Hegoafrika), 90 urterekin.
Gordimer (1923) Hegoafrikara iritsitako etorkin juduen alaba zen, eta oso gaztetatik erakutsi zuen interesa bere herrian azaleratzen ziren arraza ezberdintasunekiko. Hain zuzen ere, Afrikako Kongresu Nazionaleko militante ere izan zen.
Haren obra ezagunenetakoak dira Burger's Daughter, July's People eta My Son's Story.
1974an, Booker saria jaso zuen The Conservationist lanagatik, eta 1991n, berriz, Nobel saria.