ELKARRIZKETA AURRERAPENA. Iñaki Egaña (idazle eta historialaria)

"Nafarroak eta Lapurdik presentzia handiagoa zuten lehen"

'Mil nuevas noticias insólitas del país de los vascos' liburuaren egilearekin egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk.

2009ko maiatzaren 25a
16:01
Entzun
Mil nuevas noticias insólitas del país de los vascos (Euskaldunen herriko ezohiko mila istorio berri) liburua argitaratu berri du Iñaki Egaña donostiar idazle eta historialariak, "normalean irakurtzen ez dena irakurtzera animatzeko helburuarekin", BERRIAri agertu dionez. Honek hari egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar.



Hona hemen Egañaren beste esan batzuk:

- "Aipagarria da garai bakoitzean lurralde batzuk direla albiste gehiago sortzen dituztenak, eta beste garai batzuetan beste batzuk. XX. mendeko albisteetan Bizkaia eta Gipuzkoa dira nagusi. Denboran atzera eginez gero, berriz, demografiaren eraginez Nafarroak eta Lapurdik presentzia handiagoa dute".

- "Baina galtzaileen historia baino gehiago, ezezagunak diren pertsonaia asko dago liburuan".

- "Euskal diasporako foro askotan sartuta nago eta horietatik ere berri asko jaso dut. Txiletik, Argentinatik, Mexikotik, AEBetatik… iritsi zaizkit".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.