Gaztelak Nafarroa konkistatu zuenetik 500 urte beteko dira 2012an. Bat egitetzat aurkeztu dute hori denbora luzez historialari ofizialek, baina faltsua da hori, irailean Vianan (Nafarroa) izandako Euskal Herriko Historialarien I. Biltzarreko hamaika adituk ondorioztatu eta irizpide zientifikoz argudiatu zutenez. Konkista bat izan zen; bortitza eta luzea.
Biltzar hartako adituen txostenak batu ditu orain Txertoa argitaletxeak 1512 Nafarroaren konkistak 500 urte liburuan. Jean Louis Davant, Iñaki Sagredo, Floren Aoiz, Peio J. Monteano, Pedro Esarte eta Joseba Asironenak dira testuak, besteak beste.
Nafarroako konkistari buruzko txostenak liburu batean bildu dituzte
Irailean Vianan egindako Euskal Herriko Historialarien I. Biltzarreko hizlarien ekarpenak jaso dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu