Euskal Herria

Nafarroaren Eguna ospatu dute Baigorrin

Festa giroan ospatu dute eguna. 35. edizioa izan da. Bideoa: Nafarroaren Eguna (Ipar Euskal Herriko Hitza). [youtube]http://youtu.be/AypGUC1aYNQ[/youtube]

2014ko apirilaren 28a
07:45
Entzun

Dantzariak, zanpantzarrak, musika, kirolak eta beste. Giro ederrean pasa zuten atzoko eguna Baigorrira (Nafarroa Beherea) hurbildu zirenek. Nafarroaren Egunaren 35. edizoa ospatu zuten, festan.

Jean-Mixel Koskarat Baigorriko auzapez berriaz gain, inguruko herrietako hainbat auzapez, Mertxe Aizpurua Udalbiltzako lehendakaria eta Laura Mintegi EH Bilduko legebiltzarkidea izan ziren bertan.

Hala amaitu zuten Kulturaldia Basaizea elkarteko lagunek. Hainbat ekitaldi egin ohi dituzte urtero, apirilero, eta Nafarroaren Eguna izaten da guztietan azkena. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.