KRITIKA. Musika

Nana Menthe

Nana Menthe musikariaren 'Karan' diskoa.
Nana Menthe musikariaren 'Karan' diskoa.
Andoni Tolosa.
2024ko martxoaren 17a
05:05
Entzun

NANA MENTHE

Joan den urtearen amaieran kaleratu zuen maliar kantariak bigarren lan luzea. Grioten ondorengoa, arazoak eduki zituen musikan aritzeko, aitaren debekua medio. Amaren eskutik ibilitako ezkontzetan, hiletetan, urtebetetze festetan trebatu zen kantari gisara. Ondoren, ibilbidea egin zuen koruko abeslari gisara; besteak beste, Salif Keitarekin aritu izan da zenbait urtetan. Badira urte batzuk, ordea, bakarkako ibilbideari ekin ziola, eta bi disko akustiko zoragarri ondu ditu, zubi zuzena egiten dutenak txikitan ezagututako errepertorioarekin. Sekulako ahotsa du, ahaleginik gabe kantatzen duten horietakoa, eta balafoiez, koraz eta gitarrez inguratua agertzen zaigu, oso modu organikoan. Disko ederra da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.