Antzerkia

'Nasdrovia Txekhov' obrak irabazi du Max Errebelazio saria

Euskal Herriko Vaiven konpainiak sari handia irabazi du Espainiako Arte Eszenikoetako Max sarietan: ezustekoa eman duen ikuskizuna nabarmentzen duena, hain justu, 'Nasdrovia Txekhov' lanarekin. Euskarazko antzerkigile onenaren saria, berriz, Yolanda Arrietak jaso du 'Groau' lanagatik.

2006ko martxoaren 14a
18:28
Entzun
Euskal Herriko antzerkilarientzat bi sari izango zirela jakina zen atzo iluntzean Bartzelonan Max Sarietako jaialdia egin aurretik. Izan ere, Ohorezko Max Saria Pilar Lopez dantzari donostiarrari emango ziotela iragarrita zegoen, eta, era berean, sariketa ataletako batean euskarazko antzerkigile onena nabarmentzen da.

Atal horretan lau antzerkigile ziren lehian: Aitzpea Goenaga ( Euskararen zazpi bekatu kapitalak), Anartz Zuazua eta Klaus Groten (Xomorroak, bizitza lorontzian), Emilio Fernandez ( Txaribari ), eta Yolanda Arrieta ( Groau). Azkenean, Arrietaren alde egin du epaimahaiak, eta hark jaso zuen Max saria atzo gauean Bartzelonan.

Horiez gain, Euskal Herriko beste ekoizpen batek saririk eskuratuko zuen zalantzan zegoen, eta, azkenean, hala izan da: Vaiven konpainiaren Nasdrovia Txekhov obrak eskuratu du ezustekoa eman duen antzerkilanaren saria. Obra horren bidez Txekhov idazle errusiarra omendu nahi izan du Fernando Bernues zuzendariak.

Euskal Herriko taldeek jasotako horiez gain, Madrilgo Animalario taldearen Hamelin ikuskizuna eta Bartzelonako Dagoll Dagomen Mar i cel izan dira sari gehien eskuratudituztenak aurtengo Max sarietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.