TXILLIDA-LEKU

Negoziazioak "hutsetik" hasteko prest azaldu da Txillidaren familia

Eskultorearen obra babesteko “bermea eta zorroztasuna” eskatu die instituzioei.

Jon Eskisabel.
2011ko ekainaren 14a
17:33
Entzun

Eduardo Txillidaren senideek agerraldi egin dute gaur goizean Eusko Legebiltzarreko Kultura Sailean, Txillida-Lekuren etorkizunari buruz instituzioekin izandako negoziazioen berri emateko, eta prest azaldu da "hutsetik" hasteko hizketan. Duela hilabete batzuk ez ziren akordiora heldu, eta Hernaniko museoa itxita dago joan den abenduaren 31z geroztik.

Txillidatarrek ukatu egin dute bi aldeen arteko akordio bat ez iristeko arrazoia ekonomikoa izan denik, eskultorearen obrarekiko “errespetua” bermatzeko familiak jarritako baldintzak instituzioek ez onartu izana baizik. Baldintza horiek hiru ziren: Txillidaren obra museoan gelditzea, museoak izaera monografikoa izatea eta familiak beto eskubidea izatea Txillidaren “irudiaren eta obraren zaintzari”.

Baldintza horien eta 112 milioi euroren truke, prest zegoen museoan instituzioen esku uzteko. “Txillida-Lekuren etorkizuna bermatzea bilatzen genuen, ez Txillida Leku saltzea”, adierazi dute Luis eta Ignacio Txillidak, PPk eskatutako agerraldian. 

Negoziazioak berriz eta hasteko prest azaldu da familia. “Guretzat egokiena litzateke Txillida-Lekuk dagoen tokian jarraitzea, hutsetik hasita eta Txillidaren obra babesteko beharrezko bermeak akordio batean jasota”, adierazi du. Horretarako, “zorroztasun, seriotasun eta profesionaltasunez” jokatzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. “Jaurlaritzaren proposamenak ez dira zorrotzak izan”, esan du Luis Txillidak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.