Neil Young musikari kanadar beteranoa Donostian izango da maiatzaren 31n, kontzertua eskaintzen. Sarrerak heldu den asteartean jarriko dituzte salgai.
Anoeta belodromoan joko du Youngek.
Azken lau hamarkadetako Ipar Amerikako artistarik esanguratsuenak folk, rock, pop, blues, soul eta country doinuak jorratu ditu, gitarra eta ahotsa lagun. Batzuetan taldean eta beste batzuetan bakarka. Disko ugari kaleratu ditu, eta datorren apirilean bere azken lana, Fork in the road, plazaratuko du, 10 kantu berrirekin.
Musika
Neil Youngek Donostian joko du maiatzaren 31n
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu