Neil Youngen ekoizpen etxeak 1.333 milioi eskatu dizkio Spotify plataformari
MUSIKA. Bere musikarien egile eskubideak urratzen dituelakoan, 1.333 milioi euroko diru konpentsazioa eskatu dio Wixen Music Publishing ekoizpen etxeak Spotify plataformari. Besteak beste, Tom Petty, The Doors, Rage Against The Machine eta Neil Young musikarien abestien eskubideak kudeatzen ditu Wixen Music Publishing etxeak, eta, haren hitzetan, Spotify plataformak «nahita» urratu ditu haien eskubideak. Salatu dutenez, plataformak milioiak irabazi arren, etekin horiek ez zaizkie era «justuan» heldumusikari eta editoreei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu