Nemirovskiren omenezko erakusketa Parisen
LITERATURA. Judu jatorriko idazle ukrainarraren omenezko erakusketa bat ireki dute Parisko Shoah Memorialean. Irene Nemirovskiren irudiak eta haren nobeletako pasarteak bildu dituzte. Atzo inauguratu zuten, Nemirovskiren «ipuin aberrigabeak» irakurriz, besteak beste. Haren lanei erreparatuz, judu jatorria izateagatik deportatua izan zen idazlearen bizitza azaltzen du erakusketak. 1942an atxilotu zuten. Eta urte hartan hil zuten, Auschwitzeko kontzentrazio esparruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu