Nestor Basterretxea omendu dute, Bermeon

Herriko talde ugarik parte hartu dute herriko seme kutunari egindako omenaldian. Oroigarri gisa, 200 urteko teila bat eman diote artistaren familiari.

Nestor Basterretxea. JON URBE / ARGAZKI PRESS
2015eko martxoaren 21a
15:51
Entzun

Nestor Basterretxea gogoan dute Bermeon. Uztailean hil zen artista, eta omenaldi hunkigarria eskaini diote gaur eguerdian bere jaioterrian. Ekitaldi nagusian herriko talde eta eragile ugarik parte hartu dute, Kasinoko areto nagusian: txistulariek, txalapartariek, gaiteroek, dantzariek, abesbatzek, Jon Lopategi bertsolariak...

Omenaldian, 200 urteko teila bat eman diote Basterretxearen familiari oroigarri gisa —teila Bermeoko jaietako ikurra da—. Lelo bat zeraman teilak: Nestor Basterretxeari, Bermeoko seme kutunari. Eta horren atzetik 'Bermeo, nire herri maitea, zu zara olatu erraldoi baten indar zoragarria' esaldia. Hain zuzen ere, Basterretxeak Olatua bere obran idatzitakoa.

Omenaldiaren ondoren, Euskal Kosmogonia Basterretxearen eskultura multzoaren aurrean, artistak herrian duen parke eskulturikoaren inaugurazio sinbolikoa egin dute. Izan ere, asko dira Basterretxeak Bermeon dituen lanak. Euskal kosmogonia-zgain, Hilargi andrearen mamuak, Hilarriak eta Olatua, besteak beste.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.