Hilberria. Andree Chedid

Nilo eta Sena ibaien artean

N.ARBELBIDE
2011ko otsailaren 8a
00:00
Entzun
Kairon sortua, 1920an, bere arbasoak libanoarrak zituen. Ikasketak eskola frantsesean egin zituen. Arabieraz mintzo zen, baina bere hizkuntza idatzia frantsesa zen, eta doi bat ingelesa. «Hautuz» etorri zen, hain justu, Parisera bizitzera, eta hor zegoen geroztik. Hiria haurtzarotik maite zuen. Olerki eta eleberri idazlea, antzerki eta ipuinak ere idazten zituen. «Sufrikarioa, zorigaitza, munduaren ankerkeriari begira, ez dut burua itzuli nahi. Begiratu nahi ditut parez pare. Baina ez ditut ahantzi nahi ere, argia, edertasuna eta gure zailtasunak gainditzen laguntzen gaituen oro, bizi hobea eta geroaren baitan pariatzen laguntzen gaituen oro», zioen. Hainbat sariren artean, ipuinen Goncourt saria eskuratu zuen Le corps et le temps(Gorputza eta denbora) izenburuko lanagatik. Kantuak ere idazten zituen, bere semea den Louis Chedid eta bere biloba den Matthieu Chedid M-ekkantatuak. Azken horrentzat idatzien artean, famatuena,Je dis aime kantua. Euskaraz bi film labur eginak ditu Safy Nebbou film egileak, Lepokoa eta Bertzea, eta biak Chediden bi ipuinetan oinarritzen dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.