HASIER ETXEBERRIA

"Nire kasuan, minaren benetako hitza 'kartzinoma' da"

Minbizia duela iragarri du Hasier Etxeberria idazle eta ETBko aurkezleak.

Hasier Etxeberria. ETB
2016ko irailaren 5a
11:45
Entzun

Zuzeu atarian eman du Etxeberriak bere gaixotasunaren berri. Minbizia dut izenburupean idatzitako sarreran, gogora dakar duela 25 urte ere izan zuela gaixotasun hori, eta baita orduko hartan literaturak emandako laguntza ere: "Literaturak minak kitatzeko balio duen segurantziaz bizitu naiz harrezkero, eta hala, bide beretik, nire eztarrian aurkitu berri zizkidaten kartzinomak pasatu egin nizkion Damian Arruti izeneko nire pertsonaia gaizoari Eulien bazka eta Mutuaren hitzak eleberrietan. Haren lepoan jarri nire gaitzak".

Osatu zen aurrekoan; kartzinoma berriro sortu zaio, ordea: "Bortitzago, biziago, erasokorrago". Ez du etsiko: "Aitortu, une honetantxe galtzeko aukerek irabaztekoek baino handiagoak diruditen arren, ez nauela guda honek etsituta harrapatuko. Etorri behar badu, betor, hementxe aurkituko nau eta zango bat zepoan harrapatuta daukan otsoaren amorru berberarekin".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.