'Obabakoak' koreerara itzulita argitaratu dute
LITERATURA. Koreeraz egindako itzulpenarekin, 24. hizkuntzara iritsi da dagoeneko Bernardo Atxagaren Obabakoak nobela, aurrenekoz 1988an argitaratua, Erein argitaletxearen eskutik. Egunotan New Yorken da Atxaga, CUNY New York Hiriko Unibertsitateko Graduatu Zentroan bere izenarekin zabaldu duten katedraren inaugurazio ekitaldietan parte hartzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu