Odei Barrosok lortu du puntu gehien Muskildin (Zuberoa) egindako bertso saioan. Saio horrekin, abian da Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko bertso txapelketa. Barroso izan zen 200 puntuko langa gainditu zuen bertsolari bakarra, 215 punturekin. Langa horretatik hurbil gelditu ziren Patxi Iriart, 199 punturekin, eta Ximun Cazaubon, 194 punturekin. Tartea, oro har, txikia izan zen, Joanes Etxebarria 187 punturekin gelditu baitzen eta Ramuntxo Christy 185 punturekin. Bixente Hirigaraik itxi zuen saioko sailkapena, 169,5 punturekin.
Muskildiko Posonpesenea gela mukuru beterik zegoen bertsolarien zain. Giroa ezin hobea zen, eta bertsolariek ere erronka horri ihardetsi zioten, maila ona emanez. Barrosok maila ona erakutsi zuen, eta Patxi Iriartek ez zion tarte handirik utzi puntuaketan. Ezustekorik aipatu behar bada,Joanes Etxeberriak erakutsitako maila eta freskura nabarmendu beharko lirateke. Hurrengo kanporaketa Aiherran (Nafarroa Beherea) izanen da, irailaren 25ean.
Iraganekoak oroimenean
Saioaren hastapenean omenaldi xume bat egin zieten azken hiru mendeotan bat-bateko bertsolaritzan aritu izan diren bertsolariei, horien artean Pierre Topet Etxahuni.
Odei Barroso gailendu da Muskildin egindako kanporaketan
Muskildiko saioaren eskutik, abian da Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko bertso txapelketa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu