'Ohe azpiko zera' eta 'Izena duena' laburrak, sarituak
ZINEMA. David Zabala lekeitiarrak zuzendutako Ohe azpiko zera eta Joseba Uberuaga gernikarraren Izena duena film laburrak larunbatean estreinatuko dituzte Lekeition, Zine Bileraren programazioaren barruan. Bi lanok lehenengo Benito Ansola Beka irabazi dute, eta lau mila euroko laguntza jaso du bakoitzak garatu ahal izateko. Beka horiek Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak sortu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu