Musika. Deftones

'Ohms'

Diskoetxea: Reprise Records.

Ihintza Arbegozo
2020ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Nerabezaroko talde kuttunek lan berri bat argitaratzean—nerabezoratik jada hamabost urte pasatu direnean—, nostalgiak bustitzen gaitu goitik behera, eta lehengoak direlako esperantzaz ematen diogu play botoiari maiz. Bada, hori bera pasatu zait Deftones taldearen Ohms lan berriarekin: urte hauetan argitaratu dituzten lan askok txunditu ez banaute ere, duela 20 urte argitaraturiko White Ponny izugarri haren tankera hartu baitiot azken honi. Nu metalaren urrezko garaiak pasatu baziren ere, garbi utzi dute horretan jarraitu nahi dutela, eta oraindik asko dutela erakusteko, ohikoak dituzten gitarra elektriko, oihu eta ahots melodikoak nahastuz. Batzuentzat, eboluziorik eza; niretzat, nerabezarora itzultzea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.