Durangoko Azoka

Oholtza bete lan Durangon

Egun beteko antzerki maratoia antolatu dute Durangoko Azokan Szenatokia gunean. Goizean hasi eta gauera arte zortzi antzezlan eskaini dituzte San Agustin Kultur Gunean. [Youtube]http://youtu.be/OPOM_zQxIcY[/Youtube]

Inigo Astiz
2013ko abenduaren 7a
09:40
Entzun

Egun beteko egitaraua izan du San Agustin Kultur Guneak Durangoko Azokaren hirugarren egunean. Oholtza bete lan. Antzerki maratoia antolatu dute antolatzaileek. Beren lanen zati bat erakusteko aukera eskaini diete antzerkigileei, eta erantzun ona izan du ekimenak. Lau pieza erakutsi dituzte goizean, eta lau arratsaldean. Itziar Elias guneko antolatzailea pozik azaldu da publikoak izandako erantzunarekin. Oholtza gainekoa beste, oholtzaren atzeko giroa nabarmendu du gainera. Antzerkigileen topagune ere izan baita San Agustin Kultur Gunea.

The True Antzerki Taldeak hasi du maratoia, Bidaia Magikoa lanarekin. Bada Teatroak Traganarru pieza jokatu du; Xentimorik Gabe Antzerki Taldeak Kokakola eta Barea antzezlana eman du, eta Karrika Antzerki Taldeak Inungane, sustraiak airean lana eraman du oholtzara. Lau horiek goizean. Eta beste lau arratsaldean: Mikrouhinak (Silvia Manzana eta Jon Ander Alonso bikotearen eskutik), Epa! (Demode Quartet taldearena), Hala ere maite duzu (Taupada Antzerki Taldea) eta Zu ere On Kixote? (Agerre Teatroa).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.