Donostiako jazzaldia

Oholtzaren jabe egin dira haurrak

Aurten estreinatu den Txikijazz ekitaldiak musikaz gozatzeko aukera eman die umeei. Musikanaiz elkarteak kontzertu didaktikoa eskaini du, eta jazzaren historia errepasatuz, estilo ezberdinak dantzatu eta jo ahal izan dute gazteenek. 

2013ko uztailaren 27a
14:54
Entzun

Haurrek protagonismo berezia bereganatu dute Donostiako 48. Jazzaldian. Izan ere, aurten abian jarri duten Txikijazz ekimenari esker, jazzaren erritmoak oholtza gainean dantzatzeko aukera izan dute. Dantzatu, eta baita jo ere, igandera bitarte antolatu dituzten ekitaldien artean, gaur, Musikanaiz elkarteak kontzertu didaktikoa eskaini baitu.

Haurrek jazz munduan ohikoak diren musika instrumentuak gertutik ikusteko aukera izan dute, eta zorte handiena izan dutenek, bolondres asko egon baitira, musikariekin batera aritu dira oholtza gainean. Gainera, jazzaren historiaren bitartez, musika estilo ezberdinak ezagutzeko parada ere izan dute.

Gaztetxoenak espazio komun batean elkarrekin egon daitezen, eta teknologia berriez, musikaz eta arteaz goza dezaten sortu da Txikijazz ekimena. Igandera bitarte, antolatutako jarduerekin gozatu ahal izango dute gaztetxoenek eguerdiro Kursaaleko zabaltzan. Doakoak dira, eta hamalau urtera arteko haurrei dago zuzendua. Jarduera guztiak euskaraz izango dira. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.