ARABAKO BERTSOLARI TXAPELKETA

Oihane Pereak urrats handia egin du finalean kantatzeko

Nabarmen nagusitu da Aramaion, finalaurrekoan bigarren itzuliko aurreneko saioan.

Oihane Perea kantuan, orain bi urteko Arabako txapelketan. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
Berria
2015eko otsailaren 21a
20:20
Entzun

Oihane Pereak 352,5 puntu batu ditu, Aramaioko kultur etxean gaur arratsaldez jokatutako saioan. Bigarren sailkatu da Iker Agirre (328,5 pt.), hirugarren Ruben Sanchez (322,5 pt.), laugarren Jon Ruiz de Pinedo (283,5 pt.), bosgarren Irati Anda (277,5 pt.) eta azkena Unai Bengoetxea (262 pt.). Oker handirik ezean, Pereak finalean kantatuko du, datorren martxoaren 21ean, Gasteizen. Izan ere, finalaurrekoan lehen faseko lehen saioan ere bera izan baitzen onena. Finalean sei bertsolari lehiatuko dira.

Finalaurrekoan bigarren faseko bigarren saioa datorren larunbatean jokatuko da Zigoitian, eta hirugarren eta azkena martxoaren 7an Langraitz-Okan.

Pereak hiru aldiz irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketa: 2007an, 2009an eta 2013an.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.