Hilberria. Eliseo Alberto

Oker egoteko eskubidearen alde

Juan Luis Zabala
2011ko abuztuaren 2a
00:00
Entzun
Mexikoko hiriburuan hil zen atzo Eliseo Alberto idazlea, giltzurrun transplante baten ondoren izandako arazoen ondorioz, 59 urte zituela. 1990az geroztik Mexikon erbesteratua bizi izan da, eta 2000. urtean Mexikoko herritar izaera hartu zuen. Baina Kuba ezinbesteko erreferentzia izan da haren obran, eta XX. mendearen bigarren erdialdeko Kuba ezagutzen gehien lagun dezaketen idazleen artekoa da Eliseo Alberto.

Poesia kaleratu zuen hasieran; gero nobelagile gisa nabarmendu zen: La fogata roja (1985), Caracol Beach (1998, Alfaguara Nazioarteko Sariaren irabazlea), Esther en alguna parte (2005), El retablo del conde Eros (2008)… Filmetarako gidoiak ere idatzi zituen, Tomas Gutierrez Alearen Guantanamera-rena adibidez (1995).

Hala ere, beti esaten zuen Informe contra mí mismo izango dela bere lanen artean gehien gogoratuko dena. Kubako Estatuko arduradunek bere familiaren aurkako txostena egitea eskatu ziotela kontatzen du lan horretan. «Iraultzaren urteetako emozioarekin zer gertatu zen ikertzeko saioa da», egilearen ustez. «Eskubide bakarra defenditu nuen: oker egoteko eskubidea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.