Donostia 2016

Olatu Talka abian da

'Agrippina' operaren azken eszena Bretxako azokara egokituz hasi dute, eguerdian, hiru egunez 250 ekitalditik gora izango dituen jaialdi erraldoia. [berriatb]http://www.berria.info/berriatb/1789/[/berriatb]

Kultura
2013ko maiatzaren 24a
17:11
Entzun

Francisco Escudero musika kontserbatorioak ekoitzi duen Georg Friedrich Handelen Agrippina operaren emanaldiko azken zatia Erromako Inperioaren testuingurutik atera eta Donostiako Parte Zaharreko Bretxa azokara egokituz hasi da, gaur eguerdian, asteburu honetako Olatu Talka. Handelek musikatutako libretoan ikusten ez diren pertsonaiak ere ikusi ahal izan dira hasierako ekitaldi horretan kantuan, hala nola farmazia bateko saltzailea eta bi udaltzain.

Bihar emango dute opera osorik, Konstituzio plazan, 21:30ean hasita. Parte hartzaileen artean Francisco Escudero kontserbatorioko ikasle eta irakasleak, musikari profesionalak, eta Ormaiztegiko Urmaiz eta Donostiako Goratzar abesbatzetako kideak izango dira.

Olatu Talkaren egitarauak 250 ekitalditik gora harzten ditu bere baitan, jende askoren parte hartzea eta askotariko kultura adierazpideak uztartuz. “Kulturaren kontzeptu oso zabala izatea, eta ez soilik arteetara mugatua” funtsezkoa izan da horretarako, Igor Otxoa Donostia 2016 proiektu-zuzendariak adierazi duenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.