Olatu Talkarako herritarren proposamen «berritzaileak» eskatu dituzte

Martxoa bitartean bi «ideien azoka» egingo dituzte, maiatzaren 27tik 29rako egitaraua osatzen joateko

Jon Fernandez.
Donostia
2011ko otsailaren 4a
00:00
Entzun
Herritarrek duten sortzeko gaitasuna erakutsi nahi du, bigarren urtez, Olatu Talka jaialdiak, maiatzaren 27tik 29ra bitartean. Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu izateko hautagaitzaren aldeko jaialdiak arrakasta izan zuen iaz.

«Udaberriko jaialdi herrikoia» prestatzeko, herritarren ideiak bilduko dituzte datozen bi hilabeteetan, www.rompeolas.eu orrian eta 2016 Bulegoan. «Proposamenak gurutzatzeko ideien azoka bana antolatuko dugu otsailean eta martxoan», iragarri du Eva Salaberria 2016 Bulegoko koordinatzaileak. «Ideia originalak eta berritzaileak balioetsiko ditugu bereziki, lankidetza sustatzen dutenak eta ingurumenarekiko jasangarriak direnak».

Odon Elorza alkateak 2016ko hautagaitzarako herritarrak ematen ari diren babesa eskertu du.Eta antolatzaileek maiatzeko jaialdirako deialdi berezia egin diete gipuzkoar guztiei, «Olatu Talka lurralde osoaren jaialdia delako, ez soilik donostiarrena». «Kultura eta sorkuntza ekintzak burutzen dituzten herritaren sormen eta energia erakusteko aukera bat da», Salaberriaren esanetan. «Gainera, gizartearen sorkuntza ahalmena bideratzeaz gain, erakunde sozial eta kulturalen lankidetza bultzatzen du».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.