Gaur hasi eta hilaren 17ra arte olerki topaketak egingo dituzte Irungo Kabigorri Ateneoan eta Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Gaur, Tere Irastorzak poemak irakurriko ditu Kabigorrin, Aitor Furundarenaren soinuaz lagunduta, eta, bihar, Pello Otxotekok Anphora baita liburuaren irakurketa egingo du Esther Barandiaran pianistarekin. Ostiralean Uberto Stabilek Tan lejos de Dios dokumentala aurkeztuko du eta larunbatean Stabilek, Inma Lunak eta Jose Blancok poesia errezitaldia eskainiko dute. Igandean Mario Benedettiren lanak irakurriko ditu Javier Sistiagak, Barandiaranek lagunduta.
Datorren astean Donostian segiko dute topaketek. Asteartean,14an, Leire Bilbaok Scanner-en irakurraldia egingo du musikarekin; asteazkenean Eta orain badakit eta Itsaso kontra bat liburuen ikus-entzunezko irakurketa egingo dute; ostegunean garai sobietarreko poesia errezitaldia izango da, eta, azkenik, hilaren 17an, poesia eta opera uztartuko dituen ekitaldia egingo dute.
Olerki topaketak egingo dituzte, gaur hasita, Irunen eta Donostian
Tere Irastorzak poemak irakurriko ditu gaur Kabigorri Ateneoan, Aitor Furundarenak lagunduta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu