Literatura

Olga Tokarczuk ez da Donostian izango

2018ko Literatura Nobel sariaren irabazlea hitzaldia ematekoa zen Donostiako San Telmo museoan, hilaren 13an.

Olga Tokarczuk idazle poloniarra, iazko abenduan, Nobel sarien banaketao otorduan. ANDERS WIKLUND / EFE
Berria
2020ko martxoaren 2a
16:01
Entzun

Olga Tokarczuk (Sulechow, Polonia, 1962) Literaturako Nobel saridunak adierazi du besteak beste arrazoi pertsonalak direla-eta utziko duela bertan behera Euskal Herrira egitekoa zen bidaia. Madrilen eta Bartzelonan ere ematekoa zen saio bana, baina horiek ere ezeztatu egin ditu.

1993an argitaratu zuen bere lehen liburua Tokarczukek, baina, batez ere, 1996an plazaratutako Prawiek i inne czasy (Sasoi primitiboak eta beste) eleberriarekin lortu zuen literatur munduko adituen arreta piztea. Zinez ezaguna da geroztik haren lana sorterrian, eta haren nazioarteko oihartzuna izugarri zabaldu zen iaz, bere seigarren eleberriaren ingelesezko itzulpenak Man Booker saria jaso zuenean, egileak berak «konstelazio nobela» deitzen duen Bieguni (Hegaldiak) lan hibridoagatik.

Peter Handke (Griffen, Austria, 1942) idazlearen izenarekin batera iragarri zuten Tokarczukena iaz. 2018a polemika urtea izan zen Suediako akademiarentzat, sexu abusuen salaketak tarteko literaturako saririk ez ematea erabaki baitzuten. Hala, 2019ko eta 2018ko Literaturako Nobel sariak batera eman zituzten azkenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.