Bihar beteko dira ehun urte Jorge Oteiza (Orio, Gipuzkoa) artista handia jaio zela, eta mendeurren horren harira hainbat omenaldi egingo dizkiote.
Gaur arratsaldean Eusko Jaurlaritzak egingo dio gorazarre, Donostiako Miramar Jauregian. Iragarri dutenez, Juan Jose Ibarretxe lehendakaria izango da ekitaldiaren buru eta Miren Azkarate Kultura sailburua ere izango da. Artegintzako, literatura arloko eta musikagintzako ordezkariak ere ez dira faltako, hala nola, Nestor Basterretxea eta Ricardo Ugarte eskultoreek eta Julia Otxoa eta Hasier Etxeberria idazleek, zein Oskarbi musika taldeak parte hartuko dute omenaldian.
Bihar, berriz, Orio jaioterrian egingo diote omenaldia, eta, gainera, azaroaren erdira bitartean iraungo duten kultur ekitaldiak antolatu dituzte beti ere Oteiza ardatz hartuta. Esate baterako, Pello Zabalak Oteizak Arantzazurekin izan zuen harremanari buruzko hitzaldia emango du, eta Jon Sarasua eta Joxe Angel Irigarai "Oteiza poliedrikoaz" arituko dira.
Altzuzako (Nafarroa) Oteiza Museoan, berriz, bihar abiatuko dituzte mendeurreneko ekitaldi nagusiak, hain zuzen ere, artistari buruzko nazioarteko biltzarra egingo dute.
Kultura
Omenaldi ugari egingo dizkiote Oteizari mendeurrenaren harira
Gaur arratsaldean Jaurlaritzak egingo dio gorazarre, Donostiako Miramar Jauregian. Orio jaioterrian omenduko dute bihar, eta Altzuzako etxe-museoan bihar hasiko dira artista gogoratzeok jardunaldiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu