Omenaldia egingo zaio gaur, 20:00etan, Iruñeko Planetarioan

2012ko urriaren 3a
00:00
Entzun
Hamar urte bete dira Jose Maria Jimeno Jurio Artaxoako ikerlaria hil zela, eta, urteurren hori dela eta, omenaldia egingo zaio gaur, 20:00etan, Iruñeko Planetarioan. Jimeno Jurio gogoratzen duten pertsonak biltzeko aukera izango da omenaldia. «Une berezia eta hunkigarria» izango da. David Mariezkurrenak liburuaren aurkezpenean iragarri du espero dutela ekitaldi «jendetsua» izatea, eta Planetarioa «txiki» gera daitekeela deritzo. Besteak beste, liburuan bildutako artikuluetako batzuk—Pablo Antoñanarena, Jose Maria Satrustegirena...— irakurriko dira, eta, irudi bidez, haren ibilbidearen bilakaera bat eman eta testigantza batzuk zabalduko dira. «Omenaldi sinplea izango da, baina horregatik ere hunkigarria», azaldu du Mariezkurrenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.