Pentsamendua

Ondorengoaz gogoetatzeko testu eta bideoak bildu ditu 'Jakin'-ek

'Erreminta kaxa' izenburupean, hainbat pentsalariren gogoetak bildu ditu bere webgunean

Jule Goikoetxea. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Berria
2020ko maiatzaren 28a
12:17
Entzun

COVID-19aren ondorenak utzi duen «normaltasun distopiko hau» aztertzeko tresna da Jakin-en Erreminta kaxa. «Horregatik, zer eta zergatik gertatu den, zer ikasi dugun ulertzeko eta irtenbideak begitantzen asmatzeko tresnak eskatu dizkiegu hainbat pentsalariri. Testu nahiz bideo bihurtuta, Jakin-en jasoko ditugu geroaz zein orainaz hausnartzeko. Gure erreminta kaxa propioa osatzeko», adierazi du, ohar baten bitartez, agerkariak.

Oraintxe, hauek dira webgunean eskuragarri dauden gogoetak

Trumoitik ekaitz perfektura?,Aitor Zuberogoitia Espillarena

Jule Goikoetxea MentxakarenErremintak

Ameslari sinesgogorren alde, Alba Garmendia Castañosena

Izurria nola geldiarazi,Harkaitz Zubiri Esnaolarena

Bestalde, datozen egun eta asteetan beste autore hauen lanak ere argitaratuko ditu Jakin-ek: Harkaitz Cano, Jokin Bergara Eguren, Edur Epelde Pagola, Ekai Txapartegi Zumeta, Idurre Eskisabel Larrañaga eta Jone Goirigolzarri Garaizar.

Testu horiek Birusak, distopiak eta mundu berriak ikastarorako baliagarriak izango dira. Bertan azpimarratutako ideiei segida emateko plaza izango da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.