Txillidak filosofiarekin zuen loturaren erakusle da Ontologiaren Nazioarteko Kongresuarekin zuena. 1998tik, lehen aldiz antolatu zutenetik, Txillidaren babesa izan zuen kongresuak; hura iragartzeko artistak eginiko kartel bat gaur egun oraindik erabiltzen dute, esaterako. Museoak hartu du lekukoa bederatzigarren kongresua laguntzean, eta hasiera ekitaldia bertan egin zuten, atzo. Amaiera ekitaldia ere bertan egingo dute, urriaren lehenean.
Greziako filosofoen oinarrizko arazoetako bat landu izan du kongresuak urtero, baina joera hori hautsiko dute aurten, «filosofia bera eta haren unibertsaltasuna» aztertzeko, Victor Gomez Pin filosofoak azaldu duenez. Gaiaren inguruko mahai-ingurua izan zen atzo Txillida Lekun, eta nazioarteko zenbait pentsalarik izango dute hizpide kongresua ixteko. Pilar Jurado sopranoak emanaldi bat egingo du orduan.
Ontologiaren IX
Nazioarteko Kongresuaren hasiera egin dute museoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu