Musikaren iraultzeak iraultzaren musikari bilakatu du Luis de Pablo musikagilea (Bilbo, 1930). Joan den ostiralean aurkeztu zuen BOSek Mandatua organo eta orkestrarako kontzertua, De Pablok Bizkaiko Foru Aldundiaren enkarguz iaz sortutakoa. Estreinaldi horrekin ospatu zuten Euskalduna jauregiko organoaren 10. urteurrena. Deustuko Unibertsitateko Astialdi Zientzien Institutuak antolatuta, hitzaldia eskaini zuen De Pablok bertako unibertsitatean, atzo eguerdian. Helduentzako etengabeko hezkuntza eskaintzen duen Ociobide programaren baitan, 40 pertsona nagusiren artean nagusitu zen artista bilbotarra. Nagusiki, musikak izan duen bilakaera eta bete beharko lukeen funtzioa izan zituen hizpide.
60 urte daramatza dagoeneko musikaren munduan bete-betean murgilduta. «Bilbotik ilargira dagoen adina ibilbide». Hala ere, ia 81 urterekin, ez dela musikaria dio. «Musikariizatea ez da nire lana, nik lehenengo pertsonan hitz egin dezakedan gauzak soilik lantzen ditut». De Pablok «esperientziak konpartitzeko» baliatzen du musika.
Zaletasuna eta zortea. Biak izan ditu alde musikatik bizitza zipriztintzeko. Batzuentzako, filmetako soinu bandak zuzentzeagatik da ezagun. Beste batzuentzako, Madrilgo unibertsitateko doktore eta akademiko izateagatik. Are ezagunago egin ditu beremaila altua islatzen duten nazioarteko bederatzi sariek. Besteak beste, Jacinto Guerrero eta Honegger sarietan, Espainiako Arte Ederren sarian edo Iberoamerikako Tomas Luis de Victoria sariketan marka utzi du. Edo hautsi.
Atzoko hitzaldian bildutakoei aitortu zienez, etxea izan du musikaren pizgarri. Familia burgesetako ohiturei jarraiki,monjinen eskoletan jo zuen lehenbizikoz pianoa.
Eta pianoak bere bizitza jo zuen. Bat-batean, barre algarak hasi ziren entzuleen ahotik ihesi. Izan ere, De Pablok esan zuen monjinen eta fraideen garai hartako piano irakaskuntza ez zela txarra, erasokorra baizik. «Gogoan dut gelan hiru ikasle geunden batean gertatutakoa. Irakasleari bost konpasetako metrikarik ba ote zegoen galdetu genion, eta honek lauko konpasa irudikatu zigun, aurpegiko ukabilkada izango zenaren bosgarren konpasa gehituz».
Kanpoko musika, etxeko jabe
Etxekoa kanpoko musikak egitea. Hori da De Pablorentzat musikaren arteak izan duen okerra. «Espainiako musikan 1936. urte inguruan zarzuelak baino ez zuen agintzen. Hain zen handia zarzuelarekiko madrildarren pasioa, ezen eta bonbardatzen zuten bitartean emanaldiak ez baitziren eten». Dena dela, azpimarratu du zarzuela ere ez zela denen gustuko. «Kritikari askok herri gatazkak ez jorratzea leporatu diote».
Hargatik, musikan ahots propioa bilatzeko Espainian, Alemanian eta Berlinen atzerriratu zen euskal artista.
Bigarren Mundu Gerrak etxe askotako ateak itxi zituen arren, nazioarteko musikarien harremanei ateak ireki zizkien. Horren adibideda, De Pabloren ustez, 1944an Sobiet Batasunetik eta beste herrialde batzuetatikerbesteratutako artistak Bartzelonan babestea. «Europa bizitzen ari zen banaketak zuzendari errusiar asko Bartzelonan biltzea ekarri zuen, opera errusiarra modan jarriz. Gizartearentzako sekulako aurkikuntza izan zen, gure ezagutzarekiko oso ezberdina zelako».
Orduan ohartu zen musikak eman ziezazkioken aukerez. «Frantzian Abangoardia Musikalaren Institutua ireki zuten. Lurrikara bat izan zen hori niretzako». Hain zuzen ere, De Pablok bilatzen zuena zegoen han: zuzenekoak ez ziren instrumentuekin eginiko musika etamagnetofoiekin ekoitzitako estilo zehatza. «Era guztietako soinu muntaketak ziren. Hortik sortu zen zinemako musika muntaketaren artea».
Geroztik, nazioarteko teknikak aplikatzeari ekin zion. «Alemanian, gazteei zuzendutako jaialdi batean biltzen ginen mundu osoko musikariak». Hala, konpositoreen topagune eta esperientzien elkartrukerako eremu bilakatu zen Alemania. «Hemen musikaz hitz egiten zen, baina ez zen nola egina zegoen eztabaidatzen».
Musika tradiziotik askatuz
Musikak funtziona dezan, funtzioa definitu beharra dagoela uste du De Pablok, musika tradiziotik askatu beharra. «Orain artean, tradizioak agindu du musikan». Konpositoreak izan duen bilakaerak nabarmentzen du nazioarteko musikarien eraginak markatu diola norabidea. «Nik nahi nuena kolore instrumentaletan oinarritutako musika zen, ez notetatik ateratakoa. Hau da, do maior eta do minorrean, tonuaz gain ezberdintasuna dagoela adieraztea, gama zabaltzea alegia».
Haatik, pentsatzen du entzuten denak zentzu bat izan behar duela: «Nota batek beste batenjarraipena ekartzea konpositorearen erabakia da. Nik, egun, kilometroak idatzi ditut musikan, baina ez artelan gisa, ariketa gisa baizik».
Bitxikerien bitxitzat. Halaxe gogoratuko duteatzo DeustukoUnibertsitateko hitzaldi aretoan bildu ziren entzuleek Luis de Pabloren solasaldia. Musika araurik gabeko jolasa dela azaltzeagatik. Edo, musikaren arauekin jolasteagatik.
«Orain artean, tradizioak agindu du musikan»
Luis de Pablo musikaren bilakaerari buruz aritu da Deustuko Unibertsitateko Astialdi Zientzien Institutuak eratutako solasaldian'Mandatua' estreinatu berri dio BOSek, Bizkaiko Aldundiaren enkarguz sortua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu