Bihartik hasi eta urriaren 23ra arte, organo musikaren zaleek astebururo izango dute aukera instrumentu horretaz gozatzeko. Guztira hamahiru kontzertuk osatuko dute Organo Erromantikoaren XII. Zikloa, eta bertako eta atzerriko artistak elkartuko dira. Astero, hiru emanaldi izango dira. Bihar, Oscar Candendo organo jotzaile antzuolarra eta Easo Abesbatza ariko dira Azkoitiko Andre Mariaren Zeruratzearen parrokian, 17:30ean; eta Aitor Olea eta Bergarako Orfeoia Bergarako Santa Marina elizan, 20:00etan. Igandean, Loiolako basilikan (Azpeitia),Jose Luis Franzesenak Aretxabaleta abesbatzarekin batera egingo du emanaldia, 20:00etan.
Koruak eta bakarlariak lagun
Hurrengo larunbatean berriro izango da Oscar Candendo eta Easo abesbatza ikusteko aukera,Bergaran oraingoan. Azkoitian, berriz, Gerardo Rifonek joko du, Loinatz abesbatzarekin. Igandean, Loiolan, Ana Belen Garcia organo jotzaileak bakarlari bat izango du lagun: Haizea Muñoz sopranoa, hain zuzen. Hilaren 15 eta 16an abesbatzarik gabeko emanaldiak izango dira: Anabel Aldalur mezzosopranoa eta Alize Mendizabal, Olimpio Medori eta Mario Ciferri ariko dira.
Azken asteburuko larunbatean, Esteban Elizondok emango du Azkoitiko kontzertua, eta Phillipe Laurent eta Jesus Martin Morok Bergarakoa. Zikloa Alize Mendizabal eta Donostiako Orfeoi Txikiak itxiko dute, Azpeitian, hilaren 23an.
Organo erromantikoaren zikloan hamahiru saio izango dira
Oscar Candendok Azkoitian emango du lehenengo kontzertua, bihar, Easo abesbatzarekin batera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu