Nobel Sariak

Orhan Pamuk idazle turkiarrari eman diote Literaturako Nobel saria

Orhan Pamuk (Istanbul, 1952) idazleari emango diote aurtengo Literaturako Nobel saria. Horixe jakinarazi du gaur Suediako Akademiak. Pamukek, 54 urte ditu eta besteak beste, "kulturen arteko elkarkonexioa eta talka islatzeko sinbolo berriak aurkitu dituelako" saritu dute.

2006ko urriaren 12a
17:58
Entzun
70eko hamarkadan hasi zen idazle bezela lanean eta bere lehen eleberria 1982an kaleratu zen. Hala ere, 1985ean egin zen ezagun Astrologoa eta sultan-a izenburuko lanarekin. Benetako ospea, ordea, 1998an eskuratu zuen Rojo dut izena eleberriarekin.

Turkiak armeniarren eta kurduen aurkako genozidioa bultzatu zuela salatzeagatik epaitegietara eraman zuten. Azkenean, baina, Turkiako Justizia Ministerioaren esku hartzeari esker kausa artxibatu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.